Bestetik, bizileku iraunkor diren etxebizitzetara hobetzeko proiektua abiatuko du. Hala, Gorotigain eta Larratxenbordara doazen bideak eta Zalainen Alttunbordara doanaren zati bat moldatuko dituzte. Lan horiek Sasoi enpresak eginen ditu. Guztira 127.473,20 euroko kostua dute lanek, hasierako prezioa baino %7,1 gutxiago. Lanak egiteko epea 40 lan egunekoa da eta abuztu bukaeran hasiko dira.
Hirugarren proiektu bat ere badute esku artean, argiteriari dagokiona: «hori ere ondorengo egunetan esleitzea espero dugu» adierazi dute.