Laugarren postuan Goizeder Belza (08:34:60); bortzgarren Mikel Indakoetxea zubietarra (08:39:34); seigarren Jon Telletxea beintza labaiendarra (08:51:92); zazpigarren Migel Angel Etxeberria (09:20:40); era zortzigarren Xuban Kañamares (10:20:70) izan zen.
Ander Erasun, Aitor Senosiain, Moises Gogorza eta Patxi Mindegiak txapelketan ez aritzea erabaki zuten. Patxi Mindegiak medikuaren agiria aurkeztu zuen. Beste hiruak izanen dira maila galduko dutenak. Kanporaketan sailkaturiko lehen bortz aizkolariek finalerako txartela lortu dute. Finala igantzin jokatuko da, irailaren 30ean.