Txupinazoa ortziralean lehertuko bada ere, aitzinetik somatuko da mugimendurik. Ortzegunean, abuztuaren 23an, 17:00etako futbito txapelketarekin hasiko dituzte bestak eta 20:30ean afari autogestionatua izanen dute, karpan. Biharamunean, ortziralean, 17:00etan tortilla lehiaketa izanen dute. 18:30ean, zintzurrak martxan paratu eta kantari ariko dira. 20:00etan altxaferoa botako dute eta segidan haur eta helduen denbor hotsek girotuko dute herria. 21:30ean auzo afarian bilduko dira era ondotik Txamukos mariatxiekin dantzaldia izanen da.
Larunbatean, abuztuaren 25ean, 09:30ean Berako XIV. 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko da. 12:00etan, berriz, gazte zein helduek, frontenis txapelketako finalak jokatuko dituzte. Bien bitartean, 10:00etan hasita, plater-tiraketa izanen dute. Goiza erraldoi eta buruhandi artean bukatuko dute, Irats taldeko trikitilarien soinupean. 15:00etan haurrentzako jokoak izanen dira. 18:00etan berriz, Manttale taldearen laguntzaz, kros herrikoia, Luis Mari Apeztegia gogoan, XXXVII. oroigarria. 20:30ean Gure txokoa dantza taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izanen dute. Ondotik, zezensuzkoa ikusiz ogitarteko jatea eginen dute (bertan jarriko dira salgai). 22:00etatik aitzinera Duo Jade, Andoni Ollokiegi eta Agerralderen eskutik, hurrenez hurren, dantzaldia izanen da.
Abuztuaren 26an, igandean, 12:00etako mezarekin hasiko dute eguna. Ondoren erraldoi eta buruhandiak izanen dira herrian barrena, musika eskolako txistularien erritmoan dantzatuko dira eta apar besta izanen da. 13:00etan muxikoak dantzatuko dituzte eta segidan. 14:30ean, herri-bazkarian bilduko dira. Arratsaldean, Imanol Ituño magoak hartuko du lekukoa. Bukaera goxatzeko, txokolatada eta Beti Gazte taldearen Lerro Dantzak izanen dira ikusgai. Dantzarako aukerarik ere ez da faltako, 19:30etik aitzinera Oharkabe taldearen laguntzaz. Atsedenaldian Bingo jokoan ariko dira.