Bixente Igartzabal eta Iñaki Igoa lesakarrek Embrunman famatuan parte hartu dute

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 17a, 08:17

Beti Gazteko Iñaki Igoa eta Bixente Igartzabal, kontent Embrunman proban parte hartu ondotik.

Beteranoena 46. postuan eta lehen aldiz parte hartu zuenak 152. postuan sailkatu ziren

Abuztuaren 15ean burutu zen Embrunman triatloi famatuaren 35. edizioa. Egutegiko ironman antzinakoenetako bat da. Bertan Beti Gazteko bi lesakarrek parte hartu zuten, Bixente Igartzabalek eta Iñaki Igoak, azken honek lehen aldiz.

 

Probaren garaipena Diego Van Loy belgiarrak gizonezkoetan eta Carrie Lester britainiarrak emakumezkoetan lortu zuten.

Lesakarrei dagokienez, Bixente Igartzabalek hamargarren partehartzea zuen eta 46. postua eskuratu zuen. Denera, 11 ordu, 53 minutu eta 48 segundo behar izan zituen igerian 3,8 kilometro (01:16:41), bizikletan 180 kilometro (06:42:07) eta azken 42,192 kilometroak, maratoia lasterka egiteko (03:40:03).

Iñaki Igoak, berriz, lehen partehartzea zuen eta bikain ibili zela azpimarratu beha da. 152. postua lortu zuen, 13 ordu eta 59 segundoko denborarekin. Igeriketako zatian 01:08:17, bizikletan 07:21:42 eta maratoian 04:18:20.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun