Nafarroako Herriz Herri Txapelketa Etxalarren abiatuko da abuztuaren 18an

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 16a, 11:20
Basaburua izanen da eskualdeko ordezkari bakarra aurtengo herriz herri txapelketan.

Larunbat goizeko 11etan izanen dute lehen jardunaldia Etxalarko plazan eta arratsaldeko 8etan bigarrena Burlatan

Abuztuaren 18an emanen zaio hasiera Nafarroako Herriz Herri Txapelketari. Guztira hiru jardunaldi jokatuko dituzte eta horietatik bi larunbatean izanen dira, 11:00etan Etxalarko plazan eta 20:00etan Burlatako Larrañetako plazan. Basaburua, Menditarrak eta Antsoberri taldeek eman dute aurten izena eta larunbateko bi jardunaldiez gain, abuztuaren 26an jokatuko dute hirugarrena eta azkena Lakuntzan.

Aurtengo Herriz Herri Txapelketan izena eman duten hiru taldeak (Basaburua, Menditarrak eta Antsoberrrik) bi proba konbinatuetan lehiatuko dira: lehenengo proba konbinatuan (lokotx biltzea, zaku lasterketa, aizkora, korrika eta arpana) eta bigarren proba konbinatuan (txinga eramatea eta ingude altxatzea).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun