Antonio Valderrabanok ‘Historias de Bera y Navarra’ aurkeztu du abuztuaren 9an

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 10a, 08:54

Jendez gainezka zegoen Beralandetan egin dute aurkezpen ekitaldia 

Antonio Valderrabano Quintanaren ‘Historia de Bera y Navarra’ liburua aurkeztu dute abuztuaren 9an, ortzegun arratsaldean Berako Beralandetan. Jendez gainezka zegoen aretoa eta hainbat urtez herrian mediku izandako Valderrabanok berak eman ditu liburuaren inguruko azalpenak.

 

Beran izandako gertaera historiko batzuk eta Nafarroan izandakoak baina modu batean edo bertzean Beran eragina izandakoak kontatzen ditu liburu honek. Gertaerek ez dute elkarren arteko loturarik, batzuk informatiboak baino ez dira eta bertze batzuk biztanleriak bere garaian bizitutakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun