Antonio Valderrabanoren ‘Historias de Bera y Navarra’ aurkeztuko dute abuztuaren 9an

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 7a, 10:15

Ortzegunean Beralandetan aurkeztuko duten liburuaren azala.

Ortzegunean 19:30ean Beralandetan izanen da ekitaldia 

Antonio Valderrabano Quintanaren ‘Historia de Bera y Navarra’ liburua aurkeztuko dute abuztuaren 9an, ortzegun arratsaldeko 7:30ean Berako Beralandetan.

 

Beran izandako gertaera historiko batzuk eta Nafarroan izandakoak baina modu batean edo bertzean Beran eragina izandakoak kontatzen ditu liburu honek. Gertaerek ez dute elkarren arteko loturarik, batzuk informatiboak baino ez dira eta bertze batzuk biztanleriak bere garaian bizitutakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun