EHUko udako ikastaroetako bat Lesakan eginen dute

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 4a, 09:55

Irailaren 28an eta 29an Harriondoan hizkuntzaren garapenaren alderdi soziolinguistikoak haurtzaroan aztertuko dituzte

Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroetako bat Harriondoa Kultur Etxean eginen dute irailaren 28an eta 29an. Hain zuzen, ‘Hizkuntzaren garapenaren alderdi soziolinguistikoak haurtzaroan. Ez-ohiko garapenean eskuhartze eta baloraziorako pausoak’ ikastaroa eskainiko dute. Izen-ematea on-line egin daiteke, www.uik.eus webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun