Hendaian jokatuko den nazioarteko erremonte zirkuituko jardunaldiaren aurkezpena egin dute Ibardinen

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 1a, 09:49

Hendaiako jardunaldiaren aurkezpena Ibardingo Turismo Bulegoan egin dute.

Abuztuaren 6an, astelehenean 21:00etan jokatuko dute 

Abuztuaren 6an Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekuan jokatuko den Nazioarteko Erremonte Zirkuituko jardunaldiaren aurkezpena egin dute Ibardingo Turismo Bulegoan. Zurekin Elkartearen alde izanen da astelehenean 21:00etan hasiko den jaialdia.

 

Ekitaldiaren aurkezpenean, Jean Michel Arruabarrena, Hendaiako Udalekokirol zuzendaria; Mikel Larralde, Hendaiako Pilota Klubaren Lehendakaria; Fermin Martikorena, Ignacio Irazoki eta Txomin Iribarren, Venta Peio, Ibardingo Merkatari Elkartea eta Josenea, S.L. kanporeraketako babesleen ordezkariak eta Jaime Aguirre, Euskal Jai Berri Erremonte Fundazioaren zuzendari kudeatzailea izan dira.

Jardunaldia abuztuaren 6an, astelehenean 21:00etan hasiko da eta oraingoan honakoak izanen dira bikoteak: Urriza eta Jose Jabier Etxeberria III.a doneztebarra, Xanti Uterga doneztebarra eta Ion eta Josetxo Ezkurra II.a doneztebarra eta Barrenetxe IV.a. Triangularreko hiru partidak bata bertzearen ondotik jokatuko dituzte, 20 tantora.

Sarrera doakoa izanen da, baina ikusleek 5 euroko dohaintza eginen dute, Zurekin Elkartearen alde.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun