Gure Txokoa dantza taldeak jaialdia eskainiko du abuztuaren 1ean

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 31a, 12:49
Ortzeguneko txupinazoa baino lehen, asteazken arratsean eskainiko du Gure Txokoa dantza taldeak bere jaialdia.

Asteazkenean San Jose Zahar Etxeko familia bazkaria ere eginen dute

Berako bestak abuztuaren 2ko txupinazoarekin lehertuko badira ere, abuztuaren 1ean, asteazkenean 21:00etan ohiko dantza jaialdia eskainiko du Gure Txokoa elkarteko dantza taldeak Eztegara pilotalekuan. Lehenagotik, 13:00etan San Jose Zahar Etxeko familia bazkaria izanen dute eta ondotik, 22:30ean, Manttalek antolatutako Berako Gau Krosaren bosgarren edizioa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun