200 partaidera mugatuko den izen ematea irekita dago Manttaleren webgunen (www.manttale.com) 10 euroren trukean. Egunean bertan izena emateko aukera izanen da irteera puntuan 20:30etik antzinera, 15 euro ordainduta. Dortsalak ere, lasterketa egunean jaso daitezke, irteera inguruan bertan.Izen ematearen barrenean, istripu asegurua, Petzl markako 5 frontalen zozketan sartzeko aukera eta lasterketa ondorengo luntxaz gozatzeko parada daude.
Bi sailkapen eginen dira (gizonezkoena eta emakumezkoena) eta gainera,Berako koadrilakako sailkapenean sariak ere izanen dira. Hala nola Berako bi lehenengo koadrilei saria emanen zaie eta parte hartzaile gehien biltzen dituen koadrilari ere saria emanen zaio.
Derrigorrezkoa izanen da frontala eramatea (antolakuntzak ez ditu bere gain hartuko frontalik ez daukan partaideari gertatzen ahal zaizkion ezbeharrak), baina hala ere ibilbidea ongi seinalizatuta egonen da argi nahiz bolondresekin. Lasterketaren ondoren, eta sari banaketa eta gero, garagardoa eta pintxoak egonen dira korrikalarientzako.
Ibilbideak, Merkatu plazan izanen du irteera eta helmuga, eta azken urtekoa bezalakoa izanen da: Altzateko Merkatu Plaza (irteera), Altzate karrika, Mukixu, Julio Caro Baroja karrika, Ugalzubia, Matzada, Illekueta, Altzateko plaza, Altzate karrika, Legia, Matzenborda, Ezpondakoborda, Lazarenborda, Plaza Zaharra, Gernikako arbola karrika, Xubixabal, Bidasoa karrika, Espidobaita, (pareko eskaileretatik goituta), Kaxerna, Garmendiko Borda, Haritzalde, Mitxinborda, Egurregi, Garakoetxeko Borda, Sarron, Lamixene, Illekueta, Altzateko Merkatu Plaza (helmuga).