Bera inguruko zirkuituari hamar itzuli eman behar zizkioten txirrindulariek. Ez zuten igoera handirik, baina estankotik Herriko Etxerako malda llabur eta gogorra igo behar zuten. Azken sprintean, erran bezala, Intersport Irabia taldeko Alberdi nagusitu zen, Martzel Etxeberria taldekidearen eta El Caserío Valsay taldeko Pablo Martinezen aitzinetik. Banaz bertze, orduko ia 40 kilometrora ibili zen tropela
Sari banaketan, Jaione Dozagarat, Alberto Retegi eta Joseba Lasarte, Gure Txokoa elkarteko ordezkariak izan ziren. Taldeka ere Intersport Irabia nagusitu zen, tarteko helmugetan Pablo Martinez (El Caserío-Valsay) eta sprint berezietan Alex Aznar (Turiaso).
SAILKAPENAK
- Aitor (Intersport Irabia) 1:06:05
- Martzel Etxeberria (Intersport), db
- Pablo Martinez (El Caserío-Valsay), db
- Nicolas Gomez (Cafenasa),db
- Igor Iparragirre (Ciclos Muruzabal), db
- Imanol Garcia (El Caserío-Valsay), db
- Jon Chamorro (Quesos Albeniz), db
- Hugo Barquero ((Ecotisa), db
- Jon Erdozia (Intersport Irabia), db
- Max Agirre (Egaperfil), db