Uztailaren 29an, igandean 13:00etan botako da txupinazoa eta azken urteetan bezala, auzokoen artean toka txapelketa jokatuko da.
Gero, bazkaria izanen da Linddurrenborda sagardotegian eta bazkalondoa auzoko bertsolariek eta Etxalarko Irune eta Itsaso Elizagoien ahizpa trikitilariek girotuko dute. Bazkalondo hori luze joaten da beti eta aunitzek bertan afaltzeko ere aprobetxatzen dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!