Igandean izanen da azken elizkizuna San Juan Xarren

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 26a, 12:07

Meza San Juan Xarren. Argazkia: Oskar Txoperena

Urteotan auzolanetako plangintza txukuna egin denez, ongi zaindua eta garbi ikusten da ingurua 

Igande honetan, uztaileko azkena izanik, denboraldiko azken elizkizuna izanen da San Juan Xarren. San Juan egunez hasita bertan izan da iganderoko meza. Biltoki Ttikiko gazteek ere euren kantina paratzen dute igande horietan, harat-honatetan gurasoek lagunduta. 

 

Ongi zaindua eta garbi ikusten da aspaldi honetan San Juan Xar. Nabari da azken urteotan auzolanetako plangintza txukuna izan dela. Hiruna laguneko hogei talde aritzen dira zainketa lanetan, talde bakoitzak hilabete bateko garbitasunaren ardura duelarik, txandaka (oihalak eta gaineko zaborra bildu, baselizaren plaza garbitu, iturri ingurak txukundu…).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun