Astigarragako taldea Ander Merino bateria-joleak, Jon Agiriano baxu-joleak, Andoni Olaetxea eta Fermin Mendazona gitarra-joleek eta Beñat Irazusta ahotsak osatzen dute. 2018ko uda hasieran karrikaratu du taldeak lehen diskoa, Zozo izenekoa, nahiz eta grabaketa lanak 2017ko otsailean egin zituen, Garate Estudioetako Martxel Arkarazorekin. Urte beteko geldialdiaren ondotik, uda honetan bere lehen lan luzea aurkezten ari dira. Zozok musika ausarta egiten du, eroa bezain ordenatua, indartsua bezain apala.