Arantzako bestetan egiten den zikiro-jateko txartelak salgai daude dagoeneko

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 27a, 06:58
Bazkariaren bueltan, giro ederra izanen dute herrian

Herriko ostatuetan eros daitezke, abuztuaren 5a arte

Azken urtetan bezala, aurten ere, abuztuaren 14an, 14:30ean, zikiro jatea izanen dute Arantzan. Bazkarira joan ahal izateko, txartelak salgai daude, herriko ostatuetan, 25 eurotan. Erosi ahal izateko azken eguna abuztuaren 5a, igandea, izanen da.

 

Bazkariaren aitzinetik eta ondotik giro ederra izanen dute herrian. Eguerdian, bestei hasiera emanen dien altxaferoa lehertuko da eta segidan Elutxa txarangaren eta herriko txistularien doinuak izanen dira entzungai. Herriko gaztetxoek dantza emanaldia eskaini ondotik, mahaiaren bueltan bilduko dira herritarrak.

Bazkalondoan bestetako programara aurkeztutako marrazkiak ikusteko aukera izanen da, gorapean; eta ordu berean, haurrek aurpegiak margotu ahal izanen dituzte. Bertaratzen denak 20:00etan Txamukos mariatxi taldearen eskutik, eta 00:00etatik aitzinera Beñat eta Fernandorekin, dantzarako tartea izanen du. Joan-etorria egiteko autobus zerbitzua izanen da.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun