Kirolak ere tarte zabala izanen du Berako besten aitzineko asteburuan

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 25a, 11:53

Urtero bezala, umorea eta kirola uztartuko ditu 3x3 saskibaloi txapelketak Beran.

4x4 autoen ikuskizuna, 3x3 saskibaloi txapelketak, plater tiroa, Berako X. Txirrindularitza Saria eta Nafarroako koxkor biltze txapelketa jokatuko dira, bertzeak bertze

Ohiturari eutsiz, Berako besten aitzineko asteburuak kirolari tarte zabala emanen dio. Larunbatean 4x4 autoen ikuskizuna eta 3x3 saskibaloi txapelketak dira aipagarriak eta igandean, txirrindularitza proba eta herri kirol saioa, tartean Nafarroako gizonezkoen koxkor-biltze txapelketa erabakiko dela.

 

UZTAILAK  28, larunbata

15:00etan 4x4 autoen ikuskizuna Postan. Antolatzailea: Boma4x4. 16:00etan 3x3 Kuadrillen arteko Saskibaloi Txapelketa kiroldegi aitzinean (izena emateko 15:00etatik aitzinera) (eguraldi txarra eginez gero Toki-Ona kiroldegian). Antola-tzailea: Toki Ona Saskibaloia. Taldeek 3-4 lagunez osatuak egon behar dute. Gutieneko adina: 16 urte. 16:30ean Plater tiroa minifoso modalitatean. Bera eta kanpotik etorritako tiratzaileen txapelketa. Antolatzailea: Berako Ehiza eta Arrantza Elkartea.

 

UZTAILAK  29, igandea

11:00etan Txirrindularitza Proba. Berako X. Saria. Kadeteak. Antolatzailea: Gure Txokoa Elkartea. Luzera: 44 km. Irteera: 11:00etan Bidasoa karrika. Helmuga: 12:00 aldera Bidasoa karrikan. 16:00etan 3x3 Saskibaloi Elite Txapelketa kiroldegi aitzinean (euria eginez gero Toki-Ona kiroldegian), (izena emateko 15:00etatik aitzinera). Antolatzailea: Toki Ona Saskibaloi Taldea (gutieneko adina: 16 urte). 19:00etan Herri kirol jaialdia kiroldegi aitzinean (euria eginez gero, Eztegara pilotalekuan). Antolatzailea: Nafarroako Herri Kirol Federazioa. Probak: koskor biltzea, aizkora eta harri-jasotzaileak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun