Eztakit taldeak irabazi du Berako futbol-7 txapelketaren bigarren edizioa

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 24a, 08:56

Hamaika taldek parte hartu dute aurten uztailaren 21ean jokatutako txapelketan, iaz baino bortz gehiagok 

Ikusle aunitz bildu ziren Matzadan larunbat arratsaldean, Gure Txokoa elkarteak bigarren aldiz antolatutako futbol-7 txapelketa hasieratik eta futbol giro politaz gozatzeko aukera izan zuten. Nabarmentzekoa talde guztiek erakutsi zuten kiroltasuna. Hameka taldek parte hartu zuten bigarren urte honetan, joan den urtean baino bortz gehiago, eta guztira 120 jokalari inguruk parte hartu zuten. Gazteenek 14 urte zituzten eta beteranoenek aldiz hauek baino 30 bat gehiago. Final parekatuan, Berako Eztakit taldeak 3-1 irabazi zion Igantzi eta Lesakako jokalariek osatutako Erretiradi B taldeari.

 

Jokalari zein ikusleek txapelketaren antolakuntzari bere esker ona adierazi zioten eta heldu den urtean berriz ere parte hartzeko asmoa agertu zuten. Gure Txokoa Elkarteari, Berako Futbol 7 Txapelketa 2019 hirugarrenez antolatzera bultzatzen dio honek. Urteekin zonaldean udako txapelketa ohikoa bihurtzeko bidea hartuko luke. 

Gure Txokoak eskertu nahi ditu aurtengoan izandako babesleak, Xuga, Zubiondo, Errekalde, Errotazar, La Cloperie eta Egurgi eta beraien laguntzarekin txapelketa gauzatzea ahalbidetu duten boluntario guztiak.

 

Multzoen fasea:

A MULTZOA

Dream Team  7 Puntu

Eztakit (4. sailkatua 2017an) 5 puntu

Anbrunak (Azpitxapeldun 2017an) 4 puntu

Mexico City  0 puntu

 

B MULTZOA

Erretiradi B 6 puntu

Erretiradi A (Txapelduna 2017an) 6 puntu 

Bai to!! 4 puntu

Los Cuates 1 puntu

 

C MULTZOA

Mijines  6 puntu

Agerra bizirik (3. sailkatua 2017an) 3 puntu

FC Altzate 0 puntu

 

Lehendabiziko fase honetan zuzenean final laurdenetara pasatutako taldeak: Dream Team, Erretiradi B, Mijines, Erretiradi A eta Eztakit.

Errepeskan Los Cuates, Agerra Bizirik eta F.C. Altzate-k, Anbrunak, Mexico City eta Bai to!!-ri irabazita final laurdenak osatu zituzten.

Aipatzekoa multzoen fase honetan Anbrunak, joan den urteko azpitxapeldunak, ezin izan zuela fase honetatik pasa.

 

Final laurdenak:

Erretiradi B 4 - 0 Agerra Bizirik

Mijines 1 -0 Cuates

Erretiradi A 1-2 Eztakit

Dream Team 2-0 F.C. Altzate

 

Aipatzekoa 2017ko txapeldun zen Erretiradi A, lehiatik kanpo gelditu zela Eztakit-en aurka 1-2 galduta. Azken minutuan sartutako gol batek txartela eman zion Berako taldeari emozioz betetako partidan.

 

Finalerdiak: 

Erretiradi B 3-0 Mijines

EZTAKIT 2 -0 Dream Team

 

Lehia esturik gabeko partidak izan ziren, izan ere garaileak nagusi izan ziren hasieratik bi kasuetan. Jokalari gehiago zituztenez ez zen nekea sumatu hauengan azken partidoetan.

 

3-4 postua:

Mijines 4-1 Dream Team

 

Mijines, Iruñatik etorritako taldeak ez zion aukerarik eman Berako Dream Team talde gazteari. Hasieratik 2-0ekoa jarri zuen markagailuan Mijinesek eta nahiz eta 7 minuturen bueltan markagailuan hurbiltzea lortu zuten Dream Team, iruindarrek aldeko 4-1 nabarmen batekin bukatu zuten norgehiagoka.

 

Final:

Erretiradi B 1-3 Eztakit

 

Tentsio, emozio eta joku aunitzeko finala izan zen. Jonek buruz markagailua ireki zuen Eztakit Beratarren alde Luka Remirok ateratako falta baten ondotik. Hortik aintzinera Erretiradik partida dominatu zuen baino aukera handirik gabe. 13. minutuan ordea Erretiradi B-koek, Lesakarrez eta Igantziarrez osatutako taldeakbanakoa lortu zuen faltaz. Partidoa bere hortan jarraitu zuen hurrengo minututan, Erretiradi B-ren baloi jabetzarekin eta Eztakit-ekoek min eginez kontraerasora. Mikel Morenok 2-1 koa lortu zuen faltaz gol eder bati esker 5 bat minuturen faltan (partida 25 minutura jokatu zen). Erretiradi B saiatu zen bukaera arte berdinketa lortzen baina saririk gabe. Minutu baten faltan, berriz ere faltaz, Jonek 1-3 koa sartu zuen eta modu hortan txapelduna Beran gelditzea lortu zuen.

 

Sariak:

1- Eztakit

Otordua Xugan, Martiko produktuen lote bana jokalarientzat, Egurgi-k emandako ardo kaxa, La Cloperie-k emandako Txanpaina eta txapeldun garaikurra.

 

2- Erretiradi B

Zubiondon otordua, ardo Kaxa, gasna, txorizoa eta azpitxapeldun garaikurra.

 

3- Mijines

Errekalden otordua, ardo kaxa eta hirugarren sailkatuaren garaikurra.

 

4- Dream Team

Errotazar-eko bildotsa.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun