Podioa osatuz, Aitor Aristreguik eta Mikel Izcok (Malerreka Motorport, Renault Clio Cup), 25 minutu, 56 segundo eta 100 zentesima behar izan zituzten eta Roland Hoikek eta Javier Goikoetxeak (RAC Vasco Navarro, Citroen DS3 R3T), 25 minutu, 58 segundo eta 200 zentesima. 26 minutu baino guttiago behar izan zituzten hiru ibilgailu bakarrak izan ziren.
Izena emana zuten 74 ibilgailuetatik 40k lortu zuten lau txandak bukatzea. Plaza Zaharrean egindako sari banaketaren aitzinetik, minutuko isilunea gorde zen Ilargi Sport eskuderiako Koteto Altzugarai pilotoa eta aurten hildako gainerako motor zaleak gogoratuz.
LEHENBIZIKO HAMARRAK
1. Joseba Beola-Joxelu Iratzoki (Ilargi Sport, Mitsubishi Lancer Evo), 25:02.300
2. Aitor Aristregui-Mikel Izco (Malerreka Motorsport, Renault Clio Cup), 25:56.100
3. Roland Holke-Javier Goikoetxea (RAC Vasco, Citroen DS3), 25:58.200
4. Iñaki Zozaya-Xabier Andueza (Ilargi Sport, Alfa Romeo 911 GT3), 26:08.300
5. Iñigo Alustiza-Leire Urbieta (Durangaldea Racing Elkartea, Peugeot 208 R2), 26:12.300
6. Iñaki Yabar-Jon Goiburu (Lagun Artea, Mercedes M3 E36), 26:18.500)
7. Aitor Baltasar-Ainara Fernandez (Malerreka Motorsport, Peugeot 205 GTI), 26:19.900
8. Ioritz Odiaga-Iker Mintegia (Etxebarriko Kastinparro Racing, Renault Megane). 26:23.200
9. Inhar Hoyos-Ander Garcia (Escudería Agurain, Mercedes M3), 26:27.000
10. Jexus Zunzundegi-Inhar Amenabar (Sardara Hondarribia, Renault Clio Sport), 26:32.800