Jone Zelaieta, Ibai Iturria eta Asier Apezetxeak irabazi dute IV. Alkaiaga Trail

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 23a, 11:16

Hamabi hirukoteren artean bizkorrenak izan ziren (50:52), uztailaren 21ean egindako lasterketan 

Alkaiagako besten komiteak eta Manttale Mendi Lasterketa taldeak antolatuta IX. Alkaiaga traila uztailaren 21ean burutu da. Taldeek, erreleboka auzo ingurutik egin beharko dute ibilbidea Baldrun-Sorotik. Jone Zelaieta eta Ibai Iturria beratarrek eta Asier Apezetxea aranztarrak osatutako hirukotea izan da bizkorrena (50:52).

 

Korrikalari batek lehenengo itzuli motza egingo du, 2 kilometrotakoa eta 75 metroko desnibela daukana, bigarrengoak luzexeago bat 3 kilometrotakoa eta 105 metrotako desnibela daukana eta azkenak 4 kilometro eta 155 metroko desnibela daukan ibilbide bat. Irteera eta helmuga Alkaiagako gaineko aldean egonen da eta errelebista bakoitzak arto-buru bat eramanen du lekuko gisa. 

 

IX. ALKAIAGA TRAIL. SAILKAPENAK

1.Jone Zelaieta - Ibai Iturria – Asier Apezetxea, 50:52

2. Oihan Pikabea - Jon Errandonea - Ibai Berregi, 52:50

3. Ane Elzaurdia - Adur Iantzi - Oskar Picton, 53:26

4. Maite Salazar - Jon Zabala - Imanol Lujanbio, 53.27

5. Martxel Matxikote - Unai Etxeberria - Dani Iparragirre, 54:15

6. Monika Telletxea - Joao Ferreira - Javi Arrastua, 54:57

7. Jokin Irazoki - Mikel Viñao - Juan Luis Irazoki, 55:25

8. Ainhoa Etxegarai – Agoitz Altzugarai - Peio Ezpeleta, 56:19

9. Saioa Garbisu - Markel Etxebeste - Patxi Pikabea, 57:24

10. Bautista Telletxea - Iñaki Pikabea - Juan Ramon Pibakea, 57:26

11. Teresa Igoa - Miguel Tapia - Adrián Gajate,1:00:00

12. Ane Berasain - Txumari Goia - Iñaki Larrañaga, 1:11:00

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun