Larunbatean Panticosako bainuetxetik Respumosoko aterperako bidea eginen dute eta hemendik Pico del Infierno Central eta Tebarray mendietara igotzeko aukera ere emanen dute. Respumosoko aterpean eginen dute lo. Igandean, GR HRP bidea egiteko edo Balaitousera igotzeko aukera izanen dute.
Bertze aldetik, abuztuaren 15ean Goizuetara mendi ateraldia ere eginen du Beti Gaztek.