Zortzi kantak osatzen dute Txost!-en lehenengo diska, Erreferak esperantza izenburupean argitaratua. 2017ko urrian Erratzuko eskolako ganbaran grabatua da, Kaskezur eta Ufestuek taldeen entsegu lokal zoragarrian. Ander Barriusok (Elektrika grabaketak) gidatu zuen grabaketa bere estudioa Baztango txoko eder hartara mugituz, beste soinu bat bilatuz, beste egoera bat sortuz.
Uztailaren 27an Zozo taldeak joko du Katakun.