Erriberako Futbol Eskolak hogeita seigarren urtez antolatu duen Campusaren bigarren txanda egiten ari dira aste honetan Lesakan. Bederatzi eta hamar urte arteko 59 neska-mutiko ari dira uztailaren 16tik 22rako aste honetan.
Horietatik 17 Beti Gazteren harrobikoak dira, Igantzi eta Lesakakoak, tartean Campuseko neska bakarra, Laida Taberna Urra.
Baina Nafarroa osotik ez ezik, Gipuzkoa, Araba, eta Errioxatik ere etorritakoak badira. Beti Gazteko futbolariak hauek dira: Lesakako Aimar Otxandorena Mitxelena, Beñat Criado Arruabarrena, Beñat Etxepare Aiestaran, Beñat Zelaieta Egia, Urko Olaizola Mendegia, Hegoi Silveira Arrieta, Unax Oskoz Anzizar, Enaitz Oskoz Anzizar, Peru Urra Iekora, Laida Taberna Urra, Oinatz Aiestaran Eizmendi, Jon Semper Irastorza eta Oier Tapia Iturria eta Igantziko Gaizka Sein Arburua, Oihan Telletxea Sein, Oier Laka Mitxelena eta Janitz Iriarte Iturbide. Monitore lanetan ere bertze lesakar bat ari da, Xabi Etxenike Iantzi.
Chus Rodriguez Campuseko zuzendariak eskerrak eman dizkie aurten ere bai Lesakako udalari, bai Beti Gazte elkarteari, ematen dituzten erraztasunengatik. Berez Erriberako Eskolak gauzatutakoa izanik, Cabanillas, Lodosa, Gares eta Beiren eginkatu dute, baina Lesakan laketu dutela onartu du Rodriguezek. Ohikoa denez, futbolean trebatzeaz gain, aisialdirako ekintzak ere egiten dituzte, hondartzara edo mendira joanez, etab… Igande eguerdian Harriondoan eginen dute itxiera ekitaldia.