Autodefentsa ikastaroa antolatu dute Beran uztailaren 28an

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 18a, 07:53

Larunbatean 10:00etatik 14:00etara Beralandetan

Autodefentsa ikastaroa antolatu du Beran Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Berdintasun Institutuak lagunduta. Uztailaren 28an eginen dute, larunbatean 10:00etatik 14:00etara Beralandetan.

 

Era guztietako eraso sexistak identifikatuko dituzte, ahalduntzearen beharraz solastu eta erasoei aurre egiteko autodefentsa tailerra eta erasoei aurre egiteko urratsak ikasiko dituzte.

Izen-ematea 948 635036 telefonoan egin daiteke uztailaren 27a (ortziralea) bitarte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun