Taldeek, erreleboka auzo ingurutik egin beharko dute ibilbidea Baldrun-Sorotik. Korrikalari batek lehenengo itzuli motza egingo du, 2 kilometrotakoa eta 75 metroko desnibela daukana, bigarrengoak luzexeago bat 3 kilometrotakoa eta 105 metrotako desnibela daukana eta azkenak 4 kilometro eta 155 metroko desnibela daukan ibilbide bat. Irteera eta helmuga Alkaiagako gaineko aldean egonen da eta errelebista bakoitzak arto-buru bat eramanen du lekuko gisa.
Antolatzaileek gomendatzen dute, taldeak aldez aurretik eginak izatea eta partaideen izen abizenak mailez bidaltzea alkaiagatrail@hotmail.com helbidera. Talderik izan ezean, antolatzaileek, egunean bertan izena ematen duten parte hartzailentzat taldeak antolatuko dituzte, beti ere kontuan izanda 3ko talde bakoitzean emakumezko bat egon behar duela.
Helduentzako lasterketa baino lehen, haurrentzako lasterketak ere eginen dira 17:30ean.
Errelebokako lasterketaren izen emateak 7 euro balioko ditu eta egunean bertan ordaindu daiteke edota lehenagotik Pikabea harategian Beran. Lehenengo 3 taldeentzako gainera sariak egonen dira. Izen ematean ordaintzen diren 7 euroak eskubidea ematen dute gero ospatuko den afarira joateko eta bertara, ikusle, bizilagun, e.a ere etor daitezke. Hauentzat guztientzat ere 7 eurotan izanen da afariko sarrera.