Ekintza honen bidez, ahanzturatik atera nahiko genituzke errepresaliatu beratar haiek, fusilatuak izan zirenak eta gerran askatasunaren alde borrokan bizitza galdu zuten herritarrak.
Egia, justizia eta erreparazioa bilatzen dira, hamarkadetan isilarazitako sufrimendua eta oinazea sendatzeko eta gertatu zen hura berriro ez gertatzeko.
Abuztuaren 2ko omenaldi honek segida izanen du azaroaren 18an eginen den ekitaldi instituzionalarekin: “Ahantzien oroimenez 1936-1939”.
1936ko uztailaren 21ean hartu zuten herria errekete eta matxinatu faxistek, izua eta heriotza non-nahi zabalduz. Ordurako, altxamendu frankistarekin bat egin ez zuten hainbat herritar eta karabinerok herritik ihes egin eta Gipuzkoan eta Iparraldean hartu zuten babes. Abuztuaren 3an, San Esteban egunez hain zuzen ere, ihes egindako horien emazte, haur eta senideak Herriko Etxeko plazan bildu zituzten. Laurogeita bi urte beteko dira aurten. Erreketeen mezua argia zen: “A Gipuzkoa, a Francia o a fusilar”. Ehun familia inguru bidali zituzten herritik eta horietako guti batzuk itzuli ziren.
Fusilatu identifikatuak:
Francisco Arozamena Irazoki.
Lucio Aldai Longarai.
Francisco Martinez Urtiaga.
Cesareo Seminario Iraizoz.
Juan Etxenike Matxiarena.
Ecequiel Gomez Rodrigo.
Desagertuak:
Santiago Anadon Campero.
Ramon Balza Loperena.
Enrique Berasain Sorondo
Jose Larraburu Maritxalar.
Luis Aramburu.
II. Mundu Gerrako biktimak, kontzentrazio esparruetara eramanak:
Buchenwald: Eugenio Alli eta Antonio Clemente.
Mauthausen: Jose Rubio Delgado.
Rabensbrück: Francisca Usandizaga.
Neuengamme: Victor Garcia-Serrano Retegi.
Gurs:
Tomas Apat Telletxea.
Saturnino Garbala Ardanaz.
Eugenio Garcia de la Lastra.
Jose Garcia Fernandez.
Francisco Jauregi Telletxea.
Jose Sanchez Telletxea.
Jesus Telletxea Ordoki.
Juan Vallejo Corrales.
Isidoro Fagoaga Larratxe.