Artikulu sarituaren grafikoetaz arduratu zara… Nola izan da elkarlana ahizparekin?
Zeinbat ilustrazio egin ditut artikulua bera erakargarriagoa eta ulergarriagoa egiteko. Irakurketa arindu eta publiko orokorrera mezua mamitua ailegatzeko. Dibulgazio artikulu orokorra dela kontuan hartu behar izan dugu, non irakurlea ez den gai honetan aditua. Nahiko konfidantza badugu elkarrekin lanean aritzeko eta bakoitzak bere aportazioa egiteaz gain bertzearen lana ere baloratu du. Ongi moldatu gara talde lanean, eta horrelakoa izan da emaitza ere. Gainera, irakasle ezin hobea eduki dut bioplastikoen inguruan ezagutza handitzeko.
Erraza al da zaborrak bezalako gai baterako ilustrazioak egiteko 'inspiratzea'?
Inspirazioa ez da batek nahi duen guzietan agertzen, baina kasu honetarako nahiko argi genuen zer nolako irudiak landu nahi genituen. Biografiak irakurri eta aztertu ondotik hartu genun erabakia. Zenbait proposamen eta zuzenketen ondotik lortu genuen bien gustokoak ziren ilustrazioak.
Bertze artikulu edo lanetarako ere egin dituzu ilustrazioak?
Lehenengo aldia da elkarlanean aritzen garena eta ez dut inoiz lehenago artikulurik ilustratu. Zeinek daki hemendik aitzinera... Ez dut diseinu grafikoa ikasi baina beti gustatu izan zait mundu hau.