Partidak arratsaldez izanen ditute, herriko Matzada Futbol Zelaian eta ordua, izena ematen duten talde kopuruaren arabera, ondotik zehaztuko dute. Informazio gehiago edo bertzelako argibiedrik nahi duenak 647 569401 (Jon) telefonora deituz eskuratu ahal izanen du.
Izen-ematea eta baldintzak
Uztailaren 18a bitarte eman daiteke izena, Xuga eta Errekalde ostatuetan izen-emate orria bete eta taldeko 30 euro ordainduta. Parte hartzeko 14 urte baino gehiago izan behar dira eta gehienez ere hamasei talde onartuko dira (beratarrak lehenetsiko dituzte).
Saria
Lehendabiziko hiru sailkatuek Xuga, Errekalde eta Zubiondo jatetxean otordu bana irabaziko dute. Sari gehiago ere izanen dira jokoan.