Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen produktuen merkatua eginen dute Beran uztailaren 14an

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 13a, 08:06

Ricardo Baroja eskolako arkupetan bilduko dira ekoizleak.

Hilabeteko bigarren larunbatean, 10:30etik 13:30era eskolako arkupeetan 

Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen produktuen merkatua izanen da uztailaren 14an, hilabeteko bigarren larunbatean 10:30etik 13:30era Berako Rikardo Baroja eskolako arkupetan. 

 

Merkatu hau hilabetero antolatzen hasi zen joan den urtean Berako udala, hilabeteko bigarren larunbatean. Bertan, barazkiak, gasnak, eztia, sagardoa, arraultzeak eta bertze produktuak erosteko aukera izanen da, denak gure eskualdean ekoiztuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun