Xanti Elizagoien gidari dutela, larunbatetan 21:00etan abiatuko dira plazatik
Aurten ere uztail eta abuztuko larunbatetan gaueko kontrabando ibilbideak egiteko aukera izanen da Etxalarren, Xanti Elizagoienek gidatuta. 21:00etan izanen dute irteera plazatik eta zortzi kilometro dituen hiru ordu inguruko ibilbidea izanen da. Linterna eta mendiko botak eraman behar dira eta guttienez lau laguneko taldea sortu behar da. Pertsonako prezioa zortzi eurokoa da. Egun bat lehenago deitu behar da erreserba egiteko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.