Uztailaren 7an nagusitu zen Lizarragan
Oier Mitxelena Arozena, 17 urteko txirrindulari beratarrak Nafarroako trialsin txapelketa irabazi du uztailaren 7an Lizarragan. Hogei bat txirrindularik parte hartu zuten eta hasieran eguraldi ona egin bazuen ere, lehenbiziko itzulia bukatzean euria hasi zuen eta honek froga zaildu zuen. Asteburu honetan, Espainiako txapelketan aritzekoa da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.