Erriberako Futbol Eskolaren kanpusaren lehen txanda abiatu da Lesakan

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 11a, 11:22

Erriberako futbol kanpusaren lehen txandan ari direnak, Lesakako komentuaren atarian.

Aste honetako txandan 11-12 urteko 72 mutiko ari dira

Erriberako Futbol Eskolak hogeita seigarren urtez antolatu duen kanpusaren lehenbiziko txanda egiten ari dira aste honetan, hamazazpigarren urtez segidan Lesakan. Chus Rodriguez arduradunak aipatu digunez, hameka eta hamabi urte arteko 72 neska-mutiko ari dira uztailaren 9tik 15erako aste honetan. 

 

Horietatik 9 Lesakakoak dira, Beti Gazteren harrobikoak, baina Nafarroa osotik ez ezik, Gipuzkoa, Araba, Errioxa eta Kataluniatik ere etorritakoak badira. Lesakako futbolariak hauek dira: Aritz Aranberri Goia, Ion Galardi Txoperena, Aitor Galardi Txoperena, Oier Mitxelena Zubieta, Manex Ubiria Garcia, Iker Irigoien Ubiria, Oier Ordoki Fagoaga, Ibon Ruiz Sarasola eta Eneko Irazoki Caramazana. Monitore lanetan ere bertze lesakar bat ari da, Xabi Etxenike Iantzi.

Chus Rodriguez kanpuseko zuzendariak eskerrak eman dizkie aurten ere bai Lesakako udalari, bai Beti Gazte elkarteari, ematen dituzten erraztasunengatik. Berez Erriberako Eskolak gauzatutakoa izanik, Cabanillas, Lodosa, Gares eta Beiren eginkatu dute, baina Lesakan laketu dutela onartu du Rodriguezek. Ohikoa denez, futbolean trebatzeaz gain, aisialdirako ekintzak ere egiten dituzte, hondartzara edo mendira joanez, etab… Igande eguerdian Harriondoan eginen dute itxiera ekitaldia.

Heldu den astean, 9-10 urteko neska-mutikoak etorriko dira.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun