Uztailak 6, ortziralea
10:30 Lesakako Buruhandi eta Erraldoien Konpartsaren kalejira. Harriondoa-Andra Mari-Udaletxea. 12:00Herriko Etxetik altxaferoa botako dute bestei hasiera emanez. Ordu berean txistulariek, soinulariek, trikitilariek, Elutxa Txarangak eta haur ttikien danborradak girotuko dituzte herriko karrikak. 17:30 Frontoian, Tantirumairu Euskal Folklore taldearen erakustaldia. 20:00 Peña guzien ordezkariek altxaferoa bota ondotik danborrada nagusia abiatuko da, erraldoi eta buruhandi, danbor-jole eta soinulari eta Lesakako Bandaren laguntzarekin, herri osoari itzulia emanen diote. Gauez Musika Plaza Zaharrean Trikidantz taldearekin.
Uztailak 7, larunbata
08:30 Ezpata-dantzarien meza isila. Joan-etorria txistulari bandaren laguntzaz eginen dute. 10:30 Udalbatza bertze agintariekin, ezpata-dantzari eta Musika Bandarekin batera, herriko ikurrak aitzinean dituztela, abiatuko dira Herriko Etxetik elizara, Meza Nagusira. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Meza ondotik, Fermin Zaindariaren irudiarekin herri guzitik prozesioa. Ondotik Eskolttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den Zubigainekoa dantza ikustera, XV. mendean lesakarren artean lortu zen bakea oroitarazten diena. Segidan, Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra herriko etxera igan aitzinean. 18:00 Bezperak. Lesakako Abesbatzak kantatuko du eta ondoren, ohiturari jarraituz, ezpata-dantzari taldeak mutil-dantza, neska-dantza, aurreskua eta jotak dantzatuko ditu Plaza Zaharrean. 19:30 Plaza Zaharrean, bertso jaialdia, Arrano Elkarteak antolatua. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Xabier Terreros, Ander Fuentes Itturri. Gai-jartzailea: Eneko Fernandez. Gauean Musika Plaza Zaharrean Gabenara taldearekin.
Uztailak 8, igandea
09:00 Peñen gosaria. 10:00 Peñen danborrada, Elutxa Txarangarekin. 12:00 Betizuak, Plaza Zaharrean Elutxa Txarangarekin. 17:00 Plaza Zaharrean Mr. Pompier haurrentzako ikuskizuna. 18:00 PeÒen kontzentrazioa Elutxa Txarangarekin PeÒen jaitsiera-rako. 20:30 Txamukos mariatxiak Plaza Zaharrean. Gauez Tximeleta taldearen emanaldia Plaza Zaharrean.
Uztailak 9, astelehena
10:30 Haurren eta gurasoen danborrada Elutxa Txarangak lagunduta. Ondotik Haurrentzako entzierroa Ote kalea eta Plaza Zaharraren artean. Goiz eta arratsaldez Haurrentzako ikuskizunak Eltzeta plazan. 12:00 Betizuak Plaza Zaharrean Elutxa Txarangarekin. 18:00 Frontoian eskuzko pilota partida profesionalak. 19:00 Plaza Zaharretik abiatuta Batzukada Lesakako Batukada taldearekin kalejira. Arratsaldez Elutxa Txaranga kalez kale. Arratsaldez eta gauez Trakets taldearen emanaldia Plaza Zaharrean.
Uztailak 10, asteartea
11:00 Haurrentzako entzierroa: Eltzeta Plaza-Plaza Zaharra. 11:00 Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, Nafarroako Jotak. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatuta. 11:30 Haurrentzako Sakako zezen ttikiak eta poniak Bittiriko Plazan. 12:00 Betizuak Plaza Zaharrean, Elutxa Txarangarekin. 17:00 Haurrentzako jarduerak Beheko Plazan. Antolatzailea Eskol-Ttiki Ludoteka-Lagunekin Jolasean. 18:00 Plaza Zaharrean, Nafarroako Jotak. 20:00 Txakaindik jatsiera, Zortziko doinuarekin. Arratsaldez eta gauez Oharkabe taldearen emanaldia Plaza Zaharrean. Ondotik, jai-hilak Elutxa Txarangarekin.
TXOZNETAKO EGITARAUA
Uztailak 6, ortziralea
10:30 Karparen irekiera eta gosaria. 13:00 Presoak etxera kalejira musikatua txoznagunetik. 23:30 Kontzertuak txoznagunean: Tremenda Jauria Ziribulio Sound.
Uztailak 7, larunbata
20:00 Gazteok independentzia manifestazioa. 21:30 Fermintxo Rock jaialdia: Modus, Azalera, Skabidean eta Tirri&Tery.
Uztailak 8, igandea
Egun osoan Peñen eguna.
Uztailak 9, astelehena
14:30 Gazte bazkaria txoznagunean. Ondotik, Pitxi & Olaia. 18:30 Batukada poteoa. 23:30 DJ Gaua: RED3R eta 2OCTAL.
Uztailak 10, asteartea
13:30 Herri kirol desafioa Eltzeta plazan. 14:00 Herri-bazkaria Eltzeta plazan. Ondotik, Andoni Ollokiegi bakarlaria. 00:00 Gaixoa ni? Gaixoa zu!