Erasotua izan denari, laguntza eskatzeko aholkatu diete Mankomuntatetik, arropa ez aldatzeko eta ez garbitzeko bere burua. Horrekin batera, eraso baten aitzinean, zer egin behar den ere adierazi dute. Alde batetik, erasotuari lagundu behar dela azpimarratu dute: entzun eta sinistu, ez bakarrik utzi eta konfidentzialtasuna eta intimitatea segurtatu. Gisa berean, erasotzailea kanporatzeko deia egin dute: ostalariari abistu eta argiak piztu, musika itzali eta eraso sexisten kontrako kuña paratu.