Uda Garaia Musik Fest Arantzan uztailaren 12tik abuztuaren 24ra bitarte

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 8a, 11:00
Don Inorrez taldeak abiatuko du Uda Garaia Musik Fest jaialdia

Don Inorrezen uztailaren 12ko emanaldiak emanen dio hasiera eta abuztuaren 24ko Makala taldearenarekin borobilduko dute

Musika izanen da Arantzako Aterpeko udako protagonista. Uztail eta abuzturako zuzeneko emanaldia antolatu dituzte Uda Garaia Musik Fest izenburupean. Guztira bederatzi saio eginen dituzte, guztiak, dohainik. Lehendabiziko saioa uztailaren 12an, ortzegunean, izanen da; gainerakoak, berriz, ortzirale eta larunbatetan.

 

Uztailean

Uztailaren 12an, ortzegunean, 19:30ean, Don Inorrez taldearen emanaldiarekin abiatuko da Uda Garaia Musik Fest jaialdia; uztailaren 20an, ortziralean, Joseba Irazoki eta Mikel Urakanen emanaldia izanen dute 19:00etan; eta larunbatean, uztailaren 21ean, 22:30ean, Eme taldearena. Uztaileko azken saioa Trini Foxen eskutik izanen da, 22:30ean.

Abuztuan

Abuztuaren 3an, 19:30ean, Patxuko Naiz eta Octavio Nievskyk girotuko dute Aterpea. Hilaren 10ean, 22:30ean, Beñat Igarabideren saioa izanen da entzungai. Biharamunean Zigor DZren musikaz gozatuko dute bisitariek. Nahi duenak bestekin segitzeko aukera izanen du abuztuaren 18ko Rukula taldearen emanaldiari esker. Azkenik, abuztuaren 24an, ortziralean, 22:30ean Makalaren emanaldiareki borobilduko da udako musika besta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun