Berako Nerea Fagoagak eta Andrea Gouraudek irabazi dute kartel lehiaketa eta Jaione Irigoien etxalartarrak azalarena
Etxalarko Andre Mari bestak iragarriko dituzten kartel eta programaren azal lehiaketetara hamabi lan aurkeztu dituzte. Karteletan hiru lan aurkeztu dituzte eta irabazlea Erraldoi ibiltaria lana izan da, Berako Nerea Fagoaga eta Andrea Gouraudek egindako lana. 50 euro eta bi lagunentzako otordua Herriko Ostatuan irabazi dituzte. Azaletan, berriz, aurkeztutako bederatzi lanetatik garailea Dantzaria lana izan da, Jaione Irigoien Etxalartarrak egindakoa. 100€euroko saria eraman du.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.