Beti Gazteko Bixente Igarzabal kirolariak denboraldi honetako bigarren denboraldia osatu zuen, Lanzarotekoaren ondotik eta Embrunmanera joan baino lehen. Hirugarren parte-hartzea zuen Challenge Rothen eta orain arteko denborarik onena lortu zuen. 9 ordu, 36 minutu eta 37 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko (3,8 kilometro igerian egiteko ordubete, 15 minutu eta 41 segundo behar izan zituen, 180 kilometro bizikletan egiteko 4 ordu, 56 minutu eta 2 segundo eta maratoia lasterka egiteko 3 ordu, 18 minutu eta 53 segundo). Parte hartu zuten 3.298 kirolarien artean 132. Postuan sailkatu zen eta bere adin tartean zortzigarren izan zen (558ren artean).