Honela, alkohola kontsumitzea edo ez kontsumitzea erabaki bat da, norberak hartu beharrekoa eta bertzeena errespetatu beharrekoa. Hori bai, alkohola edatea erabakiz gero, «kontsumoa arduratsua egiteko» deia egin dute, arriskuak guttiagotzeko neurriak hartuz: «ez gidatu, lagunak ez utzi bakarrik, ez geratu bakarrik, ez egin sustantzia nahasketarik, atseden hartu eta zure erritmoa errespetatu». Aldi berean, adin ttikikoek ez dutela alkohola kontsumitu behar ere gogorarazi dute eta beraiei saltzea debekatua dagoela.
Honela, ostatuetako saltzaileendako ere aholkuak eman ditu Mankomunitateak: «Mozkorturik dauden pertsonei alkohol gehiago ez hartzea gomendatu, emakume haurdunei edari alkoholdunik ez edatea aholkatu, alkohol kontsumo arduratsua eta osasuntsua sutatu, adinaren zalantza izanen gero Nortasun Agiria eskatu, alkoholaren eraginpean dagoen gidariari egoera hoprretan ezin duela gidatu konbentzitzen saiatu eta edari alkoholdunaren eskatzailea adin ttikikoa bada, alkoholik gabeko edariaren eskaintza egin eta alkohola saltzea debebatua duela oroitarazi».