82 urte beranduago agurtu dute Miguel Bergara Bereau aranztarra

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 3a, 13:03
Miguel Bergara Bereauren senitartekoak. Argazkiak: Guaixe.

36ko gerra hasi eta guttira, tirokatu eta Otsaportilloko lezera bota zuten

1906an Arantzan sortua, 18 urterekin Olatzagutira joan zen lanera, baina matxinoek gazterik erail zuten. 1936ko abuztuaren 28an izan zen hori, 30 urte zituela. 2017ko azaroan, hantxe aurkitu zituzten bere gorpuzkiak Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek. Hori gogoan, ekainaren 30ean, agur berezia egin zioten Olatzagutian.

Olatzagutiko Udalak eta Olazti Memoria Taldeak antolatuta, Memoriaren Parkean omenaldia egin zioten eta ondotik, hango hilerrian bildu ziren, han lurperatu baitituzte bere gorpuzkiak. Jende andana elkartu zen, tartean, Arantzatik joandako senitartekoak eta Nafarroako Gobernuko eta Arantzako udal ordezkariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun