Harrijasotzaile txapelketan ere Idoia Etxeberria erraz nagusitu zen hiru probatan eta berarentzat izan zen txapela. Zilindrikoa 19 aldiz altxatu zuen Orioko kirolariak. Kubikoa bertze 19 alditan menperatu zuen eta harri borobilarekin 26 altxaldi egin zuen. Beraz, 64 altxaldi denera, 4.172,5 kilo. Marka berria eginez iragarri zuen harrijasotzea utziko duela oriotarrak.
Karmele Gisasola izan zen bigarren, 7, 4 eta 20 altxaldirekin, hurrenez hurren. Julia Martinez segoviarra izan zen hirugarren, 5, 4 eta 17 altxaldi egin eta gero.