Zarandiako bestak ospatuko dituzte asteburuan Lesakan

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 29a, 13:57
Urtero bezala, umorerik ez da faltako Zarandia karrikako bestetan.

Ortziraleko lehen ekitaldien ondotik, larunbat eguerdian izanen dute Zarandionen jautsiera eta auzoko erraldoien aurkezpena

Azken urteotako ohiturari eutsiz San Zarandio bestak ospatuko dituzte asteburu honetan Lesakako Zarandia karrikan. Beti bezala, umorerik ez da faltako eta Zarandioren jautsiera eta auzoko erraldoien aurkezpena ere eginen dute.

 

Egitaraua

Ortziralea, ekainak 29

17:00etan auzoa apaindu.

19:30ean Giltzarri abesbatzaren emanaldia.

20:30ean berendu-afaria.

00:00etan retreta eta denak etxera.

 

Larunbata, ekainak 30

10:00etan txupinazoa, txistularien eskutik karrikabuelta eta gosaria.

10:30ean krosa Beti Gazteren eskutik.

12:00etan harrera ofiziala auzoetako alkateei, Zarandionen jautsiera eta auzoko erraldoien aurkezpena.

12:30 aldera, Lesakako Musika Bandaren emanaldia.

14:30ean auzotarren bazkaria. Bazkalondoan jokoak, aurten ‘Pasapalabra’ berezi batekin eta danborrada auzoko erraldoiekin.

20:00etan lerro dantza.

22:00etan afaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun