Harritik Hazia antzerkiaren emanaldien bukaeran, haziak banatu zituzten, bai iaz Beran egindako saioetan eta bai aurten Arantzan eta Atarrabian egin dituzten emanaldietan. Bada hazi horiek emandako landareekin Emakumearen Oroimen Baratzea osatu nahi dute. Landareekin batera, eskualdeko emakumeen istorioak batu nahi dituzte eta eskualdeko emakumeren baten istorioa kontatzeko deia egin dute antolatzaileek.