Herri-kirol erakustaldia eta sokatira desafioa antolatu du Beti Gaztek uztailaren 1ean

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 29a, 09:43

Sokatiran lehen aritzen ziren eta gaur egun aritzen diren emakumeen arteko desafioa eginen dute.

Igande arratsaldeko 6etan Plaza Zaharrean izanen da eta larunbatean 16:00etan Arkupe elkartearen pilota jaialdia 

Kirolez betetako asteburua izanen da Lesakan Sanferminen aitzinekoa. Ekain hondarreko egunean, goizez lasterka egiteko gonbitea egin du Beti Gaztek eta pilota jaialdia antolatu du Arkupek arratsaldez. Uztaileko lehen egunean, berriz, igande arratsaldeko 6etan herri-kirol erakustaldia eta sokatira desafioa antolatu du Beti Gaztek.

 

Igande arratsaldeko 6etan proba konbinatuak eginen dituzte Bortzirietako gazteen artean. Ondotik, sokatira desafioa eginen dute lehenago aritzen ziren emakumeak (zaharrak) eta orain ari diren gazteen artean. Bukatzeko, luntxa izanen dute.

 

Pilota jaialdia larunbat arratsaldean

Arkupe pilotazaleen elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzaz sanferminen aitzineko ohiko pilota jaialdia antolatu du ekainaren 30ean, larunbatean 16:00etan.

 

Lehenik ttikienak ariko dira 16 tantotara, pilota goxuarekin:

Enaitz Bereau eta Oier Arruabarrena, Beñat Aiestaran eta Ainitze Martinezen kontra.

Unax Oskoz eta Ainitze Martinez, Enaitz Bereau eta Enaitz Oskozen kontra

Beñat Aiestaran eta Oier Arruabarrena, Hegoi Silveira eta Enaitz Oskozen kontra

Hegoi Silveira eta Ainitze Martinez, Beñat Aiestaran eta Unax Oskozen kontra

 

Pilota takoekin, 12 tantotara ariko dira ondotik:

Aimar Otxandorena eta Amaiur Martinez, Unax Bereau eta Urko Olaizolaren kontra

Aimar Otxandorena eta Laida Taberna, Unax Bereau eta Amaiur Martinezen kontra

Xabier Valverde eta Urko Olaizola, Laida Taberna eta Amaiur Martinezen kontra

Aimar Otxandorena eta Amaiur Martinez, Unax Bereau eta Laida Tabernaren kontra

Aimar Otxandorena eta Urko Olaizola, Unax Bereau eta Amaiur Martinezen kontra

Xabier Valverde eta Unax Bereau, Aimar Otxandorena eta Urko Olaizola

 

Azkenik, pilota takoekin, lau eta erdiaren barrenean ariko dira Oier Orbegozo eta Beñat Etxabide elkarren kontra, 18 edo 22 tantotara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun