Berako bestetako danborradan izen emateko aukera ireki dute

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 1a, 11:00

Hirugarren urtez danborrada eginen dute Berako bestetan.

Abuztuaren 4an, 12:30ean eginen da Herriko Etxeko Plaza eta Altzateko plaza artean

Duela bi urte Berako bestetan berreskuratutako danborradak izan duen arrakasta ikusita, aurten ere danborrada eginen dute Beran. Abuztuaren 4an, larunbatarekin izanen da, 12:30ean hasita. Errekalde, Xuga eta Kataku ostatuetan eman daiteke izena. Apuntatzeko azken eguna uztailaren 20a izanen da (ortziralea). Guttienez 40 lagunek eman beharko dute izena, danborrada atera dadin.

 

Erran bezala, abuztuaren 4an, larunbatean, 12:30etik abiatuko da danborrada Herriko Etxeko Plazatik eta Altzateko plazara joanen dira. Izen emateko 5 euro ordaindu behar da, gosaria eta danborraren truke. Entsaioak, berriz, uztailaren 26an eta 30ean eginen dituzte, arratseko 8etan Herriko Etxeko plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun