Konpostagailu modelo bat erosi da eta horren nondik norakoak azaltzeko bi bilera egin ziren eskualdean, ekainaren 14an Igantzin eta 21ean Arantzan.
Bigarren honetan, gainera, Mankomunitateak haurrentzako puzgarriak eta jokoak ekarri ahal izan zituen, konpostaren inguruan besta giro ederra sortuz. Jende aunitz bildu zen plazan eta Arantzako haurrek konpostaren alde salto egiteko aukera izan zuten. Ondotik, bai haurrei, baita gurasoei ere konpostagailuaren funtzionamendua azaldu zieten.
Hobekuntzak zerbitzuetan
Auzo konpostguneekin batera bertze zerbitzuetan ere hainbat hobekuntza izanen dira. Batzuk jada martxan daude eta bertzeak hurrengo asteetan jarriko dira. Horrela bada, batetik., lorategiko hondarrak uzteko guneak egokituko dira; eta bestetik, hondakin bereziak botatzeko zerbitzuak abiatuko dira (behar izatekotan paper-kartoi, ontzi edo beira edukiontzi gehiago jarriko dira, erraterako). Birziklapena hobetzeko bidean ere errefusa edukiontziari tapa txikiagoa jarri zaio.
Arropa botatzeko edukiontziak
Joan den astean, zerbitzuen hobekuntzen harira, eskualdean bi arropa edukiontzi jarri ziren: Arantzako autobus geltokian eta Sunbillakokanposantuaren ondoan (lehen egon zen toki berean).