Ibilbidearen luzera adinaren araberakoa izanen da: ttikiek (2003 urtean edo ondotik jaiotakoek) 150 metro eginen dituzte; aurrebenjaminek (2010-2012), 300 metro; benjaminek (2008-2009), 400 metro; alebinek (2006-2007), 800 metro; infantilek (2004-2005), 1.200 metro; kadeteek (2002-2003) 3.400 metro eta junior, senior eta beteranoek 5.000 metro.
Peñen arteko lehia
Bakarkako lasterketaz gain, peñen arteko lehia ere antolatu du Beti Gaztek. Peña bakoitzak guttienez lau lagun aurkeztu beharko ditu eta kuadrilletako kamixetak edo blusak eraman beharko dituzte. Sailkapena postuaren arabera eginen da, ez denboraren arabera eta peña bakoitzeko lau kidek puntuatuko dute, horietako bat guttienez emakumea izan beharko delarik. Lehen hiru peñentzat izanen dira sariak. Sari berezi bat ere izanen da kide gehien atera eta ailegatzen diren peñarentzat. Umoreak ere puntuatuko omen du, moralki bada ere.