Parte-hartzaileak
Miren Larrarte eta Naroa Iturain; Andrea Aldaregia eta Maite Tolosa; Nagore Aramendi eta Ainhoa Urien; Maite Ruiz de Larramendi eta Olatz Arrizabalaga; Patri Espinar eta Olatz Ruiz de Larramendi eta Oihana Orbegozo eta Naroa Elizaldek hartuko dute parte. Aipaturiko kanporaketan bina partida jokatuko dituzte. Eskualdeko Naroa Elizalde zubietarrari dagokionez, Ohiana Orbegozorekin bikote eginaz, Nagore Aramendi eta Ainhoa Urienen zein Maite Ruiz de Larramendi eta Olatz Arrizabalagaren aurka jokatu beharko du.
Aurkezpena
Atzo, ekainaren 25ean, Iruñeko Labrit pilotalekuan aurkeztu zen aurten lehendabizikoz jokatuko den Emakumezkoen San Fermin Torneoa. Aurkezpenean Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria den Ana Herrera Isasik; Esther Cremaes Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak; Miguel Pozueta Nafarroako Euskal Pilota Federakuntzako presidenteak; eta Rural Kutxako, alegia lehiaketaren babesle nagusiko Marketing-saileko Teresa Fernandezek hartu zuten parte, txapeketan parte hartuko duten Naroa Iturain eta Andrea Aldaregiarekin batera. Bertaratu zirenengan ikusmin handia eragin zuen.