Electroband eskainiko du aurten Lesakako Musika bandak ekainaren 30ean

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 26a, 06:30

Larunbat eguerdian ostatuz ostatu ibiliko dira kontzertu ttikiak emanez 

Azken urteotako ohiturari eutsiz, Sanferminen aitzineko asteburuan emanaldi berezia antolatu du aurten ere Musika Banda. Oraingoan “Electroband’ emanaldia antolatu du Mikel Iriartek zuzentzen duen bandak. Ekainaren 30ean izanen da, larunbat eguerdiko 12etan hasita. Ostatuz ostatu (Zialdo, Koxkila, Kasino, Irubide) ibiliko dira, ostatu bakoitzaren atarian kontzertu ttikiak emanez. 

 

Musika bandatik jakinarazi dutenez, joan den urteko abenduaren 30ean Pepito Yanciren omenez Harriondoan eskaini zuten kontzertuaren DVDak ere salgai jarriko dituzte larunbateko emanaldietan. Egun hartan, musika ez ezik, antzerkia, bideoa eta bertze hainbat ikusgarri eskaini zituzten, emanaldi gustagarrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun