12 urte dituen Iraia Etxartek berez Beti Gaztek utzita jokatzen ditu torneo hauek, adin horretako talderik ez baitu Errealak.
Joan den astean Azpeitia Cup ere irabazi zuen Beti Gaztek utzitako jokalari gazteak
Joan den astean Azpeitia Cup jokatu, irabazi eta gero, asteburu honetan Iraia Etxarte Telletxea lesakarrak berriz ere Donostiako Errealarekin jokatu du III. Tximist Cup Torneoa Hondarribian. Erreala lehendabizikoa gelditu zen bere multzoan eta Madriden kontra jokatu zuen finalerdietako partida 3-2 irabazi zuen. Finala Osasunaren kontra jokatu zuen eta 2-0 galdu. Torneoko jokalari onena izendatu zuten Iraia Etxarte Telletxea.
12 urte dituen Iraia Etxartek berez Beti Gaztek utzita jokatzen ditu torneo hauek, adin horretako talderik ez baitu Errealak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.