Autodefentsa ikastaroa antolatu dute Lesakan ekainaren 30ean

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 26a, 10:00

Larunbatean 10:00etatik 14:00etara Harriondoa Kultur Etxeko Zumarra aretoan

Autodefentsa ikastaroa antolatu du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Berdintasun Institutuak lagunduta. Ekainaren 30ean eginen dute, larunbatean 10:00etatik 14:00etara Harriondoa Kultur Etxeko Zumarra aretoan. 

 

Era guztietako eraso sexistak identifikatuko dituzte, ahalduntzearen beharraz solastu eta erasoei aurre egiteko autodefentsa tailerra eta erasoei aurre egiteko urratsak ikasiko dituzte.

Izen-ematea 948 635036 telefonoan egin daiteke ekainaren 29a (ortziralea) bitarte. Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, udan herriko bestetan Lila Puntuak jartzen ditu emakumeenganako indarkeriaren kontrako informazio eta arreta gune bezala. Zerbitzu hau aberastu nahian, Lesakako Sanferminak baino lehen, antolatu dute Autodefentsa Ikastaro hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun